«‘Gernika’ filmerako paper txiki bat egin dut nire astoekin batera»
Bartolo Zubeldiak (Baliarrain, 1959) astoak izan ditu bere kargu azkenengo 20 urteetan. Aurten kendu ditu denak, «lan asko» ematen zutelako, ...
Bartolo Zubeldiak (Baliarrain, 1959) astoak izan ditu bere kargu azkenengo 20 urteetan. Aurten kendu ditu denak, «lan asko» ematen zutelako, bere esanetan. Astoek, dena den, bizipen ugari edukitzeko bideak ireki dizkiote. Asto lasterketetan parte hartu izan du, ezkontzetarako eta mendi ibilaldietarako ere utzi ditu bere astoak. Baina ez hori bakarrik, bere astoei esker, hainbat filmetan parte hartzeko aukera ere izan du, tartean Altzoko handiya, Bi anai, Izarren argia, Harria, eta azkena, irailean estreinatu berri den Gernika.
Zein zaletasun dituzu?
Astoak, nahiz eta orain gutxi kendu ditudan denak.
Liburu bat.
Vivir sobrio.
Musika talde bat.
Egan.
Abesti bat.
Maritxu nora zoaz.
Janari bat.
Babarrunak.
Edari bat.
Ura.
Goierriko txoko bat.
Lazkaomendi.
Oporretarako leku bat.
Portugalgo edozein herri edo txoko.
Amets bat.
Osasuna izatea.
Zeri diozu beldurra?
Gaixotasunei.
Zerk sortzen dizu irribarrea?
Txiste batek.
Gorroto duzuna.
Gezurra.
Zeraingo alkate bazina?
Ez dut nire burua alkate gisa ikusten, eta nahi ere, ez nuke alkate izan nahi.
Zerainen biziko ez bazina?
Portugalen.