Marañon eta Colomo izan dira Herri Lasterketan lehen, Samitier txirrinduan
Larunbatean, 90 lagunek bukatu zuten korrika proba herrikoia. Oiarbide ordiziarra eta Elizegi zaldibiarra, hirugarren. Igande goizean, Sergio Samitierrek esprintean irabazi zuen Sari NagusiaIazko partaidetza berdintsuarekin, larunbat eguerdian euripean...
Larunbatean, 90 lagunek bukatu zuten korrika proba herrikoia. Oiarbide ordiziarra eta Elizegi zaldibiarra, hirugarren. Igande goizean, Sergio Samitierrek esprintean irabazi zuen Sari Nagusia
Iazko partaidetza berdintsuarekin, larunbat eguerdian euripean jokatu zen Zaldibiako VI. Herri Lasterketa. 97 korrikalari irten ziren, eta 90ek amaitu zuten 7 kilometroko proba (15 neska). Txomin Marañon durangarrak irabazi zuen, David Garcia herkideaen eta Alex Oiarbide ordiziarraren —iazko garailea— aurretik. Esprint estua egin zuten hirurek, 23:26 minutuan bukatuta.Nesketan, Lurdes Colomo zizurkildarra nagusitu zen (28:06). Maialen Muñoz ibartarra (28:52) eta Laida Elizegi zaldibiarra (30:06) sailkatu ziren gero.
Partaidetzari dagokionez, bukatu zutenetatik hirutik bi goierritarrak izan ziren: 59 guztira.
Hamasei zaldibiar
Lehen herritarraren saria ere Elizegik jaso zuen, emakumezkoetan. Mutiletan, Mikel Gantzarainek (27:30); 29. postuan sartu zen helmugara, orokorrean.
Denera 16 zaldibiar izan ziren, neskak hiru. Beteranoen lehen sariak Aitor Etxebeste beasaindarrak eta Colomok jaso zituzten.
Lehendakariren bukaera
Igandean, berriz, Zaldibiako VI. Saria Nagusia jokatu zen, 23 urtepeko Lehendakarin atzena.
Sergio Samitierrek (Lizarte) irabazi zuen, boskote baten arteko esprintean nagusituta (2:38:00). Marc Buades (Euskadi-EDP) eta Bernat Font (Infisport) igo ziren podiumera. 40k bukatu zuten karrera. Mendiko eta tarteko helmugen sariak Fontek jaso zituen, taldekakoa Lizartek.
Lehendakariren azken sailkapenerako ez du eraginik izan. Gotzon Martin da txapelduna.













