Peoi eta delineatzaile bana hartuko ditu udalak, sei hilerako
LAZKAO // Lazkaoko Udalak bi langile hartzeko deialdia egin du. Delineatzaile bat eta peoi bat behar ditu. Sei hilabeterako lan kontratua izango dute. Interesatuek izena Lanbiden eman behar dute. Horretarako azkeneko eguna ostirala da, irailak 23.













