Lazkaon, astero taldean ibilian
'Lazkao pausoka' ekimena sortu dute udalak eta elkarte gehiagok. Asteartero 10:30ean elkartu eta ordubete ibiliko dira, osasuna zaintzeko. Urriaren 11n hasiko da, ekaina arteLazkaoko herritarrentzat —jubilatuentzat eta edadetuentzat batez ereR...
‘Lazkao pausoka’ ekimena sortu dute udalak eta elkarte gehiagok. Asteartero 10:30ean elkartu eta ordubete ibiliko dira, osasuna zaintzeko. Urriaren 11n hasiko da, ekaina arte
Lazkaoko herritarrentzat —jubilatuentzat eta edadetuentzat batez ere—, astean behin ibilaldi bat egiteko ohitura sortzea eta ariketa eginez osasuntza zaintzeko gonbita egitea du helburu Lazkao pausoka ekimenak. Taldean bildu, eta lagun artean ordubetean oinak erabiliz gorputza pixka bat astintzea lortu nahi dute. Udalak, Orobione, Azki eta Nagusilan elkarteek, Txindoki egoitzak, San Benito ikastolak eta anbulatorioak bat egin dute.Atzo egin zuten aurkezpena eta erakustaldia. Urriaren 11n hasiko da, berez. Asteartero plazan 10:30ean elkartu, eta liburuxka batean planoekin bildu dituzten sei ibilbideetako bat egitea da plana. Luzera desberdina dute txangoek, 600 metrotik 4,1 kilometrora bitarte. Bi bira egingo dizkiote, aldiko, aukeratutako bideari. Den-denak lauak dira, Lazkaoko herrigunean egite-koak baitira.
Izena eman behar da, eta bakoitzari fitxa pertsonala emango diote, txango bakoitzean zigilatuko zaiona.
Ikastolako ikasturtea adina iraungo du Lazkao pausoka-k, lehen urtean: urriaren 11tik ekainaren 20ra, 30 astearte denera.
Ezinduak, gazteekin batera
Lazkaoko 65 urtetik gorako bizilagun guztiei bidali die gutuna udalak. «Baina, berez, edonorentzat da», zehaztu dute Ongizate sailetik. Atzo, 30 bat herritar animatu ziren. Udal teknikariek, anbulatorioko mediku-erizainek eta agintariek lagunduta egin zuten lehengo txangoa, plazatik Txindoki egoitzara. Han salda hartu zuten.
Izan ere, Txindoki egoitza-koek ere parte hartuko dute, hilean behin. Gerontologikoan bukatuko da orduan ibilaldia —besteetan Orobione jubilatu etxean—. San Benito ikastolako gazteek lagunduko diete zahar egoitzakoei, hilean behin.
Ohitura osasungarriak hartzea da, funtsean, helburua. «Batez ere, batere ibiltzen ez dena animatzea, taldean». Osakidetzaren anbulatorioan, Lazkao pausoka-ren berri eman, eta parte hartzeko aholkatuko diote mediku-erizainek jendeari.
Boluntarioak ere ongi hartuko dituzte, txangoetan ibiltzeko.













