Ordiziako Tximista sagardotegia, Euskal Herriko II. Sagardo txapelketa herrikoiaren finalisten artean
Eguzkitza (Tolosa)
Irigoien-Herrero (Astigarraga)
Larre-Gain (Hernani)
Oianume (Urnieta)
Oiarbide (Astigarraga)
Urdaira (Usurbil)
Uxarte (Zornotza)
Tximista (Ordizia)
Euskal Herriko 36 sagardotegitako sagardoak afaltzera inguratu diren guztien artean dastatu eta puntuatu dira. Herritarrak parte hartu dute txapelketa herrikoi honetan, sagardoa gustatzea baita baldintza bakarra. Orain arte, herri askotan egin dira Sagardo Egun eta txapelketak, baina txapelketa herrikoia desberdina da: afaltzera eseri eta ateratzen dituzten sagardo desberdinak dastatu eta nork bere gustu eta iritziaren arabera nahi duen puntuazioa ematen dio, batetik hamarrera finalaurrekotan eta bostetik hamarrera finalean. Beraz, epaile izatea, afaltzera eseri eta sagardoak dastatzea da, lagunarteko giroan. Ez da txapelketa ofiziala, baina aukera ematen du herritar askoren iritzia jakiteko eta hori oso interesgarria da sagardogileentzat.
Final handia Andoaingo Zumea plazan jokatu zen larunbatean, arratsaldeko 8etan hasita eta menua euskal produktuetan oinarritu da, Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteak, Basatxerrik eta Lurlan Elkarteek duten elkarlanerako proiektua oinarri hartuta. Jendea afaltzen hasi orduko, hasi dira mahaira sagardoa ateratzen eta jendeak lote bakoitza puntuatu du. Ez da jakin zein sagardotegitako sagardoa den dastatu dena eta finalaurrekoetan bezalaxe ez da jakin zein sagardotegitako sagardoa dastatu den azken klasifikazioa jakin arte. Bukaeran eman da jakitera zein sagardo diren irabazleak eta zein lote zenbaki zuten.
Aurten, bigarren edizioa
Aurten bigarren urtea du Euskal Herriko Sagardo Txapelketa Herrikoiak, Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteak lehengo ohitura bati heldu eta iaz antolatu baitzuen lehen edizioa 32 sagardotegiren parte hartzearekin. Historikoki horrelako txapelketak egin izan dira, 1967tik aurrera zenbait txapelketa herrikoi antolatu baitzituen orduko sagardogileen elkarteak, herri desberdinekin elkarlanean, eta sare hori berreskuratzea da asmoa.
2015eko txapelketa lehen harria izan zen eta aurten bigarrena jarri nahi izan du sagardozale elkarteak, baina finalaz gain, 3 finalaurreko ere antolatu ditu. Herriz herri egiten diren eta sare horretan sartzeko interesa duten txapelketa eta Sagardo Egunekin elkarlanean antolatu du txapelketa herrikoia Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteak, Eusko Jaurlaritzarekin eta HAZI fundazioarekin elkarlanean eta Andoaingo, Ordiziako, Azpeitiko eta Zarauzko Udalen laguntzarekin.
Finalaurrekoetan sailkatu zirenak:
Ordizia
Bereziartua (Astigarraga)
Lizeaga (Astigarraga)
Azpeitia
Oianume (Urnieta)
Larre-Gain (Hernani)
Zarautz
Itxas-Buru (Hernani)
Uxarte (Bizkaia)
Ordiziako Tximista sagardotegia Euskal Herriko II. Sagardo txapelketaren herrikoiaren finalisten artean sailkatu da. Larunbatean jokatu zen Andoainen txapelketaren final nagusia. Aurretik 3 finalaurreko (Ordizian, Azpeitian eta Zarautzen) egin ziren eta bakoitzean, 36 sagardo horietatik, 12 sagardo dastatu ziren zozketaz erabakita. Finalaurrekoetan puntuazio altuena lortu duten 12 sagardoak pasatu ziren finalera. Sagardo txapelduna Akarregikoa (Hernani) izan da, bigarren Lizeagakoa (Astigarraga) sailkatu da eta Itxas-Buru (Hernani) hirugarrena. Gainontzeko bederatzi finalisten sartu da Tximista. Ordiziako sagardotegiko arduradunentzat “sari garrantzitsua” da finalisten artean egotea.
Gainontzeko finalistak ordena alfabetikoz:
Bereziartua (Astigarraga)