Urretxuko merkatariei edukiontzi grisak banatzen hasi dira
Urtea amaitu aurretik edukiontzi grisak Urretxu eta Zumarragako kaleetara helduko dira. Merkatariak izango dira edukiontzi hauek jasotzen lehenak. Urretxukoek atzo jaso zituzten, kanpaina batean parte hartu ondoren. Zumarragako merkatariek ere
Urtea amaitu aurretik edukiontzi grisak Urretxu eta Zumarragako kaleetara helduko dira. Merkatariak izango dira edukiontzi hauek jasotzen lehenak. Urretxukoek atzo jaso zituzten, kanpaina batean parte hartu ondoren. Zumarragako merkatariek ere Sasietaren kanpaina bukatu ondoren jasoko dituzte. Gainontzeko herritarrei dagokionez, errefusarentzako edukiontzi grisak azaroan helduko dira Urretxura eta azaroa amaiera edo abenduan Zumarragara.