Mutiloako hondakin industrialen zabortegia. // Argazkia: Aimar Maiz
Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak gaur argitaratu duen prentsa oharraren arabera, Mutiloako zabortegiari esleituko diote “hiri-hondakinen errefusari isurpen tratamendua” emateko zerbitzua. 24,8 milioi euroko esleipena da, eta 100.000 tona hondakin tratatzea aurreikusten dute. Egun, Ferrovial taldeak kudeatzen du Mutiloko hondakin industrialen gunea.
GHKren arabera,, “hondakinak kudeatzeko Gipuzkoako duen azpiegituren faltaren arazoari irtenbide partziala” eman nahi diote horrela. Egun, Meruoloko zabortegira (Cantabria, Espainia) eramaten dituzten kamioien kopurua “gutxitu” egingo dela ere esan dute. Mutiloako zabortegia, urte bukaeran jarriko da martxan, eta hiru urterako egongo da erabilgarri, ordurako, Gipuzkoako Ingurumen Gunea deritzotena eraikita izatea aurreikusten baitute.
Mutiloako zabortegia eztabaida iturri izana da lehen ere, bertatik hainbat isuri atera baitira Eztanda errekara. Bestalde, 2010. urtean, erraustegiaren errefusa bertara ekarriko zutela zabaldu zen, nahiz eta gero, proiektua bertan behera gelditu zen.