Juanjo Igartzabal: «Baserrian behorren atzetik joaten ginenetik egin dut korrika mendian»
Noiz eta nolatan hasi zinen mendian korrika? Txikitatik egin dut korrika mendian, baserrian behorraren atzetik joaten ginenetik. Lehen lasterketa Lakuntza-Aralar izan zen, ...
Noiz eta nolatan hasi zinen mendian korrika?
Txikitatik egin dut korrika mendian, baserrian behorraren atzetik joaten ginenetik. Lehen lasterketa Lakuntza-Aralar izan zen, aspaldi.
Lasterketarik gustukoena, orokorrean? Eta Goierriko Kopakoa?
U-Z Trail, bi kasuetan.
Non entrenatzen duzu?
Izazpin, Samiñon eta Oletan.
Nolako entrenamenduak izaten dira?
Astean hiruzpalau egunetan entrenatzen dut, ordubetez. Aldapan serieak egiten ditut, eta asfaltoan lasai egiten dut korrika.
Zein sakrifizio eskatzen dizu mendiko korrikalari izateak?
Ez dit sakrifiziorik eskatzen.
Eta zein satisfakzio ematen dizu?
Plazera sortzen dit momentuan, eta baita gogora ekartzean ere.
Korrika, bakarrik edo taldean?
Taldean.
Zein distantziatan modaltzen zara ongien?
20-25 kilometro.
Zein lasterketatan hartuko zenuke parte gustura?
Ehunmilak proban.