Laida Elizegi: «Zegama-Aizkorri bizitzan behin egin beharrekoa omen da eta, hasi zait harra pizten»
Noiztik zabiltza mendi lasterketetan? Nork edo zerk bultzatuta? Aurten bigarren urtea dut. Kirola egitea beti gustatu izan zait. Korrika ibiltzen nintzen, mendian ...
Noiztik zabiltza mendi lasterketetan? Nork edo zerk bultzatuta?
Aurten bigarren urtea dut. Kirola egitea beti gustatu izan zait. Korrika ibiltzen nintzen, mendian ere bai. Mutila hasi zen, eta hari segika.
Karrerarik gustukoena, orokorrean? Eta Goierriko Trail Kopakoa?
Bat esateko, Axari Trail.
Non entrenatu ohi duzu?
Gaztelu inguruan, Aralarren.
Nolako entrenamenduak egiten dituzu?
Eguraldi onarekin, mendira. Kaxkarra bada, Arkaka aldera asfaltoan.
Zer sakrifizio eskatzen dizu kirol honek?
Parrandak uztea, agian. Egutegia juergen arabera egiten dut.
Eta gozamena, zertan?
Leku berriak ezagutzea, jendea. Gozatzea eta deskonektatzea.
Korrika, bakarrik ala taldean?
Normalean, bakarrik. Bakoitza bere erritmoan joatea hobeto.
Zer distantzia datorkizu egokien?
25-30 kilometro. 42koak ere egin ditut, eta ondo; baina luze samar.
Zein karreratan parte hartzea duzu amets?
Jendeak esaten du bizitzan behin Zegama-Aizkorrin atera beharra dagoela eta… Orain arte ez ninduen erakartzen, baina hasi da harra pizten.