'Soineko paisaia' erakusketa jarri dute Igartubeitin. Nader Koochaki artista donostiarrak ehundik gora artalderen zintzarri hotsak grabatu ditu erakusketa osatzeko. Abendura arte irekita

Nader Koochaki artista donostiarrak
Soineko paisaia erakusketa ireki du Igartubeitin. Larunbatean egin zuen aurkezpena, eta abenduaren 18ra bitartean izango da ikusgai. Ikusgai… edo entzungai. Izan ere, Gipuzkoako artaldeen zintzarri hotsen artxiboak osatzen du
Soineko paisaia erakusketa. Grabazioez gain, zortzi zintzarri ere ikus daitezke erakusketan.
Koochaki 2008an hasi zen proiektu honekin, eta ordutik ehun artalde baino gehiagoren zintzarri hotsak grabatu ditu. Ehun burutik gorako artaldeen zintzarri hotsa grabatzen du. Gero, fitxa bat osatzen du grabazioaren ezaugarriak eta baldintzak azalduz: urteko garaia, lekua, artzainaren izena…
2008an hasitako proiektua

Proiektuaren helburua hurrengoa da: ardien zintzarri hotsak Gipuzkoako soinu paisaian duen eragina aztertzea eta ikusaraztea.
Soineko paisaia proiektua Gipuzkoako Foru Aldundiak 2008an irekitako lan ildo zabalago baten parte da. Igartubeitira iritsi aurretik, beste leku batzuetan ere izan da erakusketa.
Koochaki soziologian lizentziatua da eta 2008. urteaz geroztik artearen alorrean garatu du bere lana. Bideoaren, argazkiaren eta soinuaren alorrean ekarpen nabarmenak egin ditu. Artista desberdinekin egindako kolaborazio lanak ere aipagarriak dira, hala nola, Ibon Aranberrirekin, Usue Arrietarekin, Vicente Vazquezekin eta Ingrid Buchwaldekin lan egin du.
Erakusketa irekita egongo museoaren ohiko ordutegian: urriaren 31ra arte, asteazkenetik igandera, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara; azaroaren 1etik aurrera, asteazkenetik ostiralera 10:00etatik 14:00etara, eta asteburuetan 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara.