Kiroldegiaren ustiaketa urtebete luzatu dute Lazkaon
LAZKAO // Lazkaoko Udalbatzak, astearteko osoko bilkuran, Barandiaran kiroldegiaren ustiapen kontratua beste urte bat luzatzea onartu du. Goierri Kirol Teknikoak enpresak jarraituko du. Esleipena 2013an egin zen, bi urterako, eta beste bi urte luzagarr...
LAZKAO // Lazkaoko Udalbatzak, astearteko osoko bilkuran, Barandiaran kiroldegiaren ustiapen kontratua beste urte bat luzatzea onartu du. Goierri Kirol Teknikoak enpresak jarraituko du. Esleipena 2013an egin zen, bi urterako, eta beste bi urte luzagarri, banaka. Bigarren luzapen urtea da. Aurrekontua 280.000 euro ingurukoa da.