Beasainen bildu dituzten hondakinak.
Eguraldia lagundu ez badu ere, errekak garbitzen aritu dira 100 pertsona inguru Beasainen eta Ordizian.
Beasainen 20 bat haur, guraso eta irakasle elkartu dira Loinazko San Martin baselizatik behera doan errekastoa garbitzeko.
Ordizian, berriz, 80 bat lagunek egin dute Oria ibaiaren garbiketa, trikiti doinuak lagunduta.