Jon Erguin eta Laura Perez Arriarango mendi duatloian garaile
Duatloiak utzita baditu ere, mendi bizikleten egutegian tarte bat egin eta Arriarango mendi duatloian parte hartu du Jon Erguin beasaindarrak. Parte hartu eta irabazi, gainera.
Erguinen (01:22:31) atzetik, Alain Santamaria (01:25:28) eta Alexander Ordeñana (01:25:41) sartu dira helmugan. Laugarren postuan sartu da Aitor Perez Arrieta (01:27:28) zegamarra.
Hiru neskek bakarrik hartu dute lasterketan. Helmugan azkarrena Laura Perez izan da (02:02:42), Zuriñe Frutosen (02:06:41) eta Esti Garciaren (02:08:42) aurretik.
80 kirolari zeuden izena emanda. Lasterketako lehenengo 6,50 kilometroak korrika egin behar izan dituzte; ondoren bizikletak hartu eta 15 kilometro egin behar izan dituzte; eta lasterketarekin amaitzeko, beste 2,5 kilometro egin behar izan dituzte korrika. Euskal Herriko mendi duatloien zirkuituko bosgarren proba izan da Arriarangoa.
Helduen lasterketa hasi aurretik, haurrak aritu dira korrika eta bizikletan.