Kilometroak 1977, Lazkao eta Beasain artean
Laster beteko ditu 40 urte Kilometroak ikastolen aldeko jaialdiak. Egun ezagutzen dugunetik, ordea, oso bestelakoa izan zen aurreneko edizioa.
1977ko urriaten 16an ...
Laster beteko ditu 40 urte Kilometroak ikastolen aldeko jaialdiak. Egun ezagutzen dugunetik, ordea, oso bestelakoa izan zen aurreneko edizioa.
1977ko urriaten 16an egin zuten lehen festa hura, Lazkao eta Beasain artean. Josu Erguin gurasoak izan zuen ideia; ikastolen alde dirua biltzeko asmoz, ahalik eta kilometro gehien egitea zen kontua. Hainbat enpresak dirua jarri zuten egindako kilometro bakoitzeko.
Aurreneko edizio hark 15.000 lagun bildu zituen, eta besteak beste, Joxemiel Barandiaran, Mikel Laboa eta Ixabel Olano lehen andereiñoa izan ziren bertan.
Irudiak, Euskadiko Filmategiarenak dira.