Txilibutxof taldearen lana eskertu eta omendu dute.
Hamabosgarren urtez, Beasaingo Gernika pasealekua Boluntario Egunaren gune bilakatu da; 23 boluntario taldeek egiten duten lanaren erakusleihoa izan da.
Boluntario talde bat omentzen dute urtero eta aurten, Txilibutxof Aisialdi Taldea izan da.
Patata-tortilla lehiaketak ere gero eta ospe handiagoa du eta gogotsu aritu dira guztiak patata-tortillak prestatzen. Urkiola jatetxeko Jose Ignazio Urkiolaren, Batzoki jatetxeko Iñigo Sanchezen eta Xerberako Veronica Varelaren ustez, Nagusilan taldeko sukaldariek egindako patata tortilla izan da goxoena.
Ohi bezala, Gureak abesbatzak alaitu du goiza.