Ehizaren eta naturaren festa
Zegama ehiztarien topagune bihurtu da asteburuan, Karraztarro elkarteak antolatutako II. Ehiza eta Natura Azokari esker. Ehizarako materiala salgai, hainbat lehiaketa, arku tiraketak, falkoneria erakustaldiak… izan ziren larunbatean, egun osoz.
Arretxe zelaian berriz, txakurrekin erakustaldia eta galeper bilaketa egin zituzten. Horretaz gain, field target proba, arku tiraketa, tiro simulatzailea, falkoneria erakustaldia, compak desafioa eta haurrentzako ekintzak izan ziren. Baita mota guztietako eskopeta, munizio eta ehizarako ekipamenduen postuak ere. Tiro simulatzailea izan zen jendearen arreta gehien piztu zuena.
Sari banaketarekin batera, omenaldirako tartea ere hartu zuten. Jose Luis Korta arraunlari eta ehiztari oriotarra eta Igor Larrea ehiztari segurarra omendu zituzten.
Lehiaketetako irabazleak ondorengoak izan dira:
- Basurde txakurren lehiaketa:
- Xaba txakurra eta Eduardo San Migel
- Listo txakurra eta Arkaitz Etxarriren
- Txula txakurra eta Julio Lujanbio
- Txala txakurra eta Mikel Amoztegi