Jakintza eta UZ Ikastolak sarituak Erronka lehian
Kilometroak ikastolen aldeko jaialdiaren barruan, Erronka lehiaketa egin dute aurten ere. Gipuzkoako 20 ikastolak parte hartu dute; tartean ziren Ordiziako Jakintza, Legazpiko Haztegi eta Urretxu-Zumarragako Ikastolak.
Ikasle taldeek hainbat proba gainditu behar izan zituzten, eta azkenean, Oiartzungo Haurtzaro ikastolakoak izan ziren nagusi. Ordiziako Jakintza ikastolak berriz, hirugarren postua lortu zuen.
Lehiaketan parte hartzeko, ikastetxe bakoitzak bideo bat prestatu behar zuen. Horiek denak sarean zintzilikatu, eta ikusleek botoen bidez aukeratu dute gustukoena. Sari nagusia, Urretxu-Zumarragako Ikastolak jaso du, bideo honekin: