Istripua gertatu diren lekuan dira suhiltzailea, anbulantzia eta helikopteroa ere.
Seguran lan istripu larria gertatu da gaur eguerdian. Pinudia botatzen ari zen basomutil bat hil da, zuhaitzak azpian hartuta. Hildakoa, 39 urteko langilea zen, jatorriz errumaniarra.
12:00ak aldera gertatu da lan istripua. Anbulantziak bertara iritsi direnean saiatu dira buruan golpea hartutako langilea erreanimatzen, baina azkenean hil egin da langilea.
Elkarretaratzeak
Datozen eguntean bi elkarretaratze egingo dituzte Segurako lan istripua salatzeko.
- Bihar, 11:30ean, CCOO sindikatuak deitutako elkarretaratzea izango da, Segurako udaletxe aurrean.
- Ostegunean, berriz, ELA eta LAB sindikatuek egingo dute ordu erdiko elkarretaratzea, Guardi industrialdeko tabernaren ondoan, 12:30ean. Segurako Udalak bat egin du sindikatu abertzaleen deialdiarekin.