Elgarresta, Irastortza, Muñoa eta Oiarbide goierritarrak, atzo, Gernikan sarituak./Asier Osinalde
Araba, Bizkai eta Gipuzkoako abere ustiategi onenen sariak atzo eman zituzten, Gernikan (Bizkaia). Gipuzkoari dagozkion sari guztiak abeltzain goierritarrek jaso dituzte: haragitarako behien etxalde onena Olaberriko Alberto Irastortzak du, ardi ustiategi onena Gabiriako Baztarrika da, eta esne behiena Zizurkilgo Itzibar (Iñaki Oiarbide idiazabaldarrarena da). Erkidegoko arditegi onena, berriz, Zeraingo Basazabal izendatu dute.