Ate irekien egunak Aikur museoan
Ostiralean eta larunbatean ate irekien egunak egingo dituzte Urretxuko Aikur erle museoan. Bi egunetan bisita gidatuak egongo dira eta horietan parte hartzen dutenek erleak ikusteko, udazkeneko eztia abaraskatik ateratzen ikusteko
Ostiralean eta larunbatean ate irekien egunak egingo dituzte Urretxuko Aikur erle museoan. Bi egunetan bisita gidatuak egongo dira eta horietan parte hartzen dutenek erleak ikusteko, udazkeneko eztia abaraskatik ateratzen ikusteko eta Euskal Herriko ezti ezberdinak eta polena dastatzeko aukera edukiko dute. Bisitek ordu eta erdiko iraupena edukiko dute. 11:00etan (euskaraz) eta 12:30ean (gazteleraz) izango dira.