Bolari gabiriarrak nabarmendu dira Osinalde bola txapelketan
Osinalde bola txapelketaren 23 urteko historian laugarren aldiz, gabiriar batek jantzi du sailkapen nagusiko txapela. Iban Maiz gazteak irabazi zuen, larunbatean, bolatea. 37 birla jo zituen, eta Joxean Ormazabal herkidearekin kitarakoa jokatu behar izan zuen, hura ere 37rekin zegoelako. Ormazabal bigarren izan zen, eta lehen herritarraren txapela ere berak jantzi zuen.
Hirugarren Benito Loitegi (36), Xepeino Agirre (35) eta Patxi Arrondo (35) sailkatu ziren, sarien postuetan. Emakumezkoen txapela Aitziber Makazagak jantzi du (31), Garbiñe Alustizaren aurretik. Gazteetan, Patxi Ormazabal gabiriarrak irabazi du. 45 partaide izan ziren, horietatik 17 gabiriarrak, sei neska eta 3 gazte.