Euskal baleazaleek Islandian bizi izandako gertakari ilunak jasotzen ditu Euskal baleazaleen triskantza dokumentalak. Orain, Eñaut Tolosak, Beñat Iturriotzek eta Ander Arresek gidatutako lana, Islandiara itzuliko da. Izan ere, Reykjaviceko Nazioarteko Zinema Jaialdian eskainiko dute. Emanaldia igandean izango da, 13:45ean, Bio Paradise antzokian. Eñaut Tolosa zuzendaria bertan izango da.
1615. urtean, Martin Villafranca, Pedro Agirre eta Esteban Telleria kapitainek gidatutako 86 arrantzale, Islandia aldeko uretara joan ziren, baleak arrantzatzeko asmotan. Lehen harremanak onak izan zirela badirudi ere, garbi ez dagoen arrazoien bat dela medio, bertakoek euskal arrantzaleak erasotu eta 32 lagun hil zituzten, Islandiaren historiako triskantzarik handienean.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.