Bi hartu-eman ikastaro eta euskara kurtsoa antolatu dituzte Gabirian
Gabiriako Hartu-Eman ikastaroetan, urrian zehar bi saio izango dira. Aurrenekoa etzi da. Errezeta begetarianoak prestatzen ikasi ahalko da, 10:30etik aurrera, Osinalde elkartean. Zantagoiti baserrian baratze ekologikoa daukaten Ander Kerejetak eta Maid...
Larunbatean 17:00etan, bestetik, Antzine Biain zumarragarraren Qualbi dokumental emanaldia izango da, kultur etxean. Palestinako bizipenak bideoan erakutsiko eta kontatuko ditu.
Bigarren hartu-eman saioa urriaren 22an da. Iñaki Oiarbide eta Jon Ander Jaka gidari hartuta, perretxiko bila joan ahalko da inguruko basoetara, 08:30ean. Sailkatu, erakutsi eta mokadutxoa egingo dute gero.
Euskara ikastaroaren deia
Udalak 2016-17 kurtsorako ere euskara ikastaroa antolatu du. Azarotik ekainera, astean hiru ordu emango dira. Ikasleei kostuaren %50a finantzatuko die udalak. Izena urri bukaerara arte eman daiteke, udaletxean. Jende kopuruaren arabera erabakiko dute egingo den ala ez.
Bestetik, urriaren 16ko Hip Hip Urri ekimeneko Altxorraren bila jolaserako izena astelehenerako eman behar da, udaletxean. Haurrentzat (kaskoan) eta helduentzat (herri osoan) da jokoa.













