Lazkaon saihesbidea alboratu eta azpiko bidea egiteko deialdia
LAZKAO // Lazkaoko Udalaren Lazkao Lantzen SA enpresak aurreko astean egin zuen Iturgaitzaga eremuari dagokion obra bat kontratatzeko deialdia. Hiru lan sartzen dira proiektuan: Gi-2120 saihesbidea mendi aldera mugituko dute herri parean; haren aldamen...
LAZKAO // Lazkaoko Udalaren Lazkao Lantzen SA enpresak aurreko astean egin zuen Iturgaitzaga eremuari dagokion obra bat kontratatzeko deialdia. Hiru lan sartzen dira proiektuan: Gi-2120 saihesbidea mendi aldera mugituko dute herri parean; haren aldamenean herri gunera sartzeko beste errepide bat irekiko dute; eta, azkenik, Lazkaomendi aldera oinezkoen azpiko pasabidea ere eraikiko da. Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua 1.333.057 milioi euro da.