Txemari Blancok Hiru Handiak egingo du Markel Lopezen alde
Txemari Blanco mendizale zumarragarrak Hiru Handiak mendi ibilaldian parte hartuko du hilaren 15ean, Hegoak Astinduz elkartearen alde. Elkarte horrek tximeleta azala deituriko gaitza dutenen alde lan egiten du. Horien artean,
Txemari Blanco mendizale zumarragarrak Hiru Handiak mendi ibilaldian parte hartuko du hilaren 15ean, Hegoak Astinduz elkartearen alde. Elkarte horrek tximeleta azala deituriko gaitza dutenen alde lan egiten du. Horien artean, Markel Lopez urretxuarra dago.
Blanco aspalditik da mendizalea, baina duela bi urte hasi zen ibilaldi luzeetan eta mendi lasterketetan parte hartzen. «Perdido mendia igo dut eta aurten Goierriko Bi Handiak egin dute Hiru Handiak prestatzeko. Oñati, Gabiria eta Idiazabalgo mendi lasterketetan ere parte hartu dut».
Goierriko Bi Handiak egin zuen egunean lanetik irten eta ordu eta erdi bakarrik lo egin zuen, baina proba bukatzea lortu zuen. «Aritz Egea nire zain egon zen eta ilusio handia egin zidan», aipatu du.
Hiru Handiak orain arteko erronka handiena du. Ibilbideak 100 kilometro eta 5.000 metroko desnibela ditu. Ondategitik Araiara joango dira eta bidean Gorbeia, Anboto eta Aizkorri mendiak igoko dituzte. Blancok tximeleta azala dutenen alde korrika egiten du. «Gure helburua Hegoak Astindu elkartea ezagutzera ematea eta laguntza lortzea da. Markel Lopez urretxuarrak gaixotasun hau du eta lagundu egin nahi diot».