Urretxuko jaietako balorazio bilera
Hiru aste pasa dira dagoeneko urretxuarrek Santa Anastasia jaiak ospatu zituztenetik eta balorazioa egiteko ordua heldu da. Datorren asteko ostegunean egingo dute, hilaren 13an, kultur etxeko areto nagusian. Bilera 18:00etan
Hiru aste pasa dira dagoeneko urretxuarrek Santa Anastasia jaiak ospatu zituztenetik eta balorazioa egiteko ordua heldu da. Datorren asteko ostegunean egingo dute, hilaren 13an, kultur etxeko areto nagusian. Bilera 18:00etan hasiko da eta 19:00etan amaitu. Balorazio orokorra egin ondoren, festetako ekintza ezberdinak antolatu dituzten elkarteek ekitaldi horien balorazioa egingo dute.