Arerian asteburuan hasiko da zinema denboraldia
LAZKAO // Lazkaoko Areria antzokian bihar hasiko dira ohiko zinema emankizunak, udako etenaren ostean. Lehengo emanaldi eta ordutegi berak izango dira: larunbatean 19:30 eta 22:15ean, igandean 19:30ean eta astelehenetan (ikuslearen eguna, sarrera merke...
LAZKAO // Lazkaoko Areria antzokian bihar hasiko dira ohiko zinema emankizunak, udako etenaren ostean. Lehengo emanaldi eta ordutegi berak izango dira: larunbatean 19:30 eta 22:15ean, igandean 19:30ean eta astelehenetan (ikuslearen eguna, sarrera merkeago), 21:30ean. Haurrentzako filma zapatuan 17:00etan eta igandean 16:30ean da. Aste honetan Cuerpo de elite eta Angry birds emango dituzte.