Bart 38 urteko gizonezko bat atxilotu du Ertzaintzak Beasainen bikotea jotzea egotzita; ordu batzuk lehenago bikoteak salaketa jarria zuen.
Urtarrilaren 4an elkarretaratzea egin zen genero indarkeria erasoa salatzeko.
Gaur,
19:00etan, Beasaingo Loinazko San Martin plazan salaketa elkarretaratzea deitu du udalak, “Beasaingo emakume batek genero indarkeriaz jasandako erasoagatik jarritako salaketa” dela eta.
Beasaingo Udalak bidali duen oharraren arabera, “generozko edozein motako erasoren aurrean bere gaitzespena adierazten du irmoki eta herritarrak honelako erasoak salatzera gonbidatzen ditu”.
Ertzaintzaren esanetan, bart 38 urteko gizonezko bat atxilotu dute Beasainen, bikotea jotzea egotzita. Ordu batzuk lehenago bikoteak salaketa jarria zuen.