Lazkaon gaur egingo dute Lazkao Pausoka egitasmoko lehenengo ibilaldia. Oinez ibiltzeko aukera eta plana jartzea da udalaren ideia horren asmoa, batez ere ariketa fisikoa egiteko ohiturarik ez daukaten edadekoentzat. Irailean egin zuten lehenengo eraku...

Lazkao Pausoka egitasmoa aurkezteko proba moduan egin zuten txangoa. // Argazkia: Aimar Maiz
Lazkaon gaur egingo dute Lazkao Pausoka egitasmoko lehenengo ibilaldia. Oinez ibiltzeko aukera eta plana jartzea da udalaren ideia horren asmoa, batez ere ariketa fisikoa egiteko ohiturarik ez daukaten edadekoentzat. Irailean egin zuten lehenengo erakustaldi-proba, eta gaur da berez lehenengo irteera.
Goizean Lazkaoko plazan elkartuko dira txangoan atera nahi duten guztiak, 10:30ean. Izena eman, eta txartel bat jasoko du partaide bakoitzak. Kurtso osoan zehar —2017ko ekainaren 20an bukatuko da programaren lehen urtea— egiten dituen txangoak zigilatuko dizkiote.
Astean behin, ordubetean
Ibilbideak erabat ordekan dira, eta ez oso luzeak. Guztira sei bide markatu dituzte, eskuko liburuxka txiki batean bilduak. Motzena 591 metro da luzean, eta luzeena 4,1 kilometro. Bi bira emango dizkiote, aldiko, aukeratutako ibilbideari.
Bide guztiak Lazkaoko herri gunean edo inguruan dira. Ordubeteko ibilaldia izango da. Asteartero jarraituko dute, gero.