Javier Quiros beasaindarrak irabazi du Legazpiko Artzain Eguneko argazki rallya
Ostiralean izango da sari banaketa.
Legazpiko Artzain Eguneko argazki rally-ko sari banaketa ostiralean egingo dute, kultur etxean, 19:00etan. Aurretik, aurkeztutako argazki guztiak erakutsiko dituzte. Helduen mailan, Javier Quiros beasaindarra izan da irabazlea. Aurten 66 argazkilarik parte hartu dute: 46 heldu eta 20 haur.
Irabazleak:
Helduen maila:
- Javier Quiros (Beasain)
- Imanol Manterola (Zumaia)
- Jose Venegas (Legazpi)
- Herriko saria: Carlos Mediavilla (Urretxu)
- Xabat La Iglesia
- Saioa Gutierrez
- Alex Murciego
- Xabier Ugarte
- Andoni Velasco
- Unai Azarola