Legazpiko Laura eta Coro, Atzegiren kanpaina berriaren protagonistak
Atzegik sentsibilizazio kanpaina berria aurkeztu du: Kale Atzegizaleak. Kanpainaren helburua, kaleko pertsona anonimoen jarrera positiboa bultzatzea da. Adimen desgaitasuna duten herritarrei bizimodua apur bat erosoagoa egiten laguntzen dieten herritarren jarrera eskertu nahi da.
Kanpainarako, bi bideo kaleratu dituzte. Haietako batean, bi legazpiar ageri dira: Atzegiko kide den Laura, eta Coro ile apaintzailea. Bideoan argi ikusten da zer den Atzegizale izatearen eta ez izatearen arteko aldea. Legazpin, urriaren 21ean aurkeztuko dute kanpaina.