Ordiziarrock eta Oiangu jatetxea, lankidetzan
Ordiziarrock 2016 jaialdiak, musikaz haratago, berrikuntza nagusi bat dakar aurten. Izan ere, Oiangu jatetxearekin lankidetzan, jatekoa ere eskainiko dute Beti-Alai pilotalekuan. Oianguko sukaldariek “txiringitoa” jarriko dute frontoi ondoan, jaialdi nagusiaren egunean (urriak 22). Bertan, hanburgesak, tako bejetalak, patata minak eta ukalondo otartekoak eskainiko dituzte.
Elkarlan horrek fruitu gehiago ere emango ditu. Izan ere, Oiangu baserrian aterpea emango diete Ordiziarrock jaialdian jotzera datozen AEBtako, Bretainiako edota Alemaniako taldeei.