'Torta del Casar' saria Idiazabali
Caceresko (Espainia) Torta del Casar Jatorri Izendapenaren eguna ospatu zuten pasa den urriaren 6an. Egun horretan saritutakoen artean dago Idiazabalgo Udala, «Gaztaren Europar Ibilbidea martxan jarri eta proiektuan Casar de Caceres herria eta Torta d...

Caceresko (Espainia) Torta del Casar Jatorri Izendapenaren eguna ospatu zuten pasa den urriaren 6an. Egun horretan saritutakoen artean dago Idiazabalgo Udala, «Gaztaren Europar Ibilbidea martxan jarri eta proiektuan Casar de Caceres herria eta Torta del Casar gazta» kontuan hartu izanagatik. Idiazabalgo herriaren izenean, Ioritz Imaz alkateak jaso zuen saria, bertako agintarien eskutik.