Idiazabalgo kalea baserriaren erakustoki izan da, Baserritar Egunean
Idiazabalgo baserrietan egiten duten lana plazan erakutsi dute, gaur. Bosgarren aldiz, Baserritar Eguna ospatu dute. Plazan salpostuak jarri dituzte, zortzi guztira. Gazta, barazkiak, eztia eta bestelako jakiak erosteko modua izan da. Arkupeetan, berriz, 120 lagunek bazkaldu dute, bertan erretako txekor haragiarekin.
Frontoi txikian ganadu erakusketa izan da. Ahuntzak, behorrak, ardiak eta behiak eraman dituzte abeltzainek. Guztira, 80 buru zeuden. Futbito zelaian, berriz, traktoreak, makinaria, antzinako lanabesak eta nekazari elkarteek edo udalerriek elkarren artean erosita dauzkaten gailuak jarri dituzte.
Eguerdian, artalde bat pasatu dute Kale Nagusian behera.