Hip Hip Urri egitasmoaren barruan, igandean, Murumendiko Burdin Aroko herrixka ezagutzeko mendi irteera gidatua egingo du Suhar Arkeologia taldeak. Familia giroan egiteko irteera da. Murumendiko azken indusketen berri ere emango dute arkeologoek.Barre...
Hip Hip Urri egitasmoaren barruan, igandean, Murumendiko Burdin Aroko herrixka ezagutzeko mendi irteera gidatua egingo du Suhar Arkeologia taldeak. Familia giroan egiteko irteera da. Murumendiko azken indusketen berri ere emango dute arkeologoek. Barrendain plazan, 09:00etan jarri dute hitzordua. Irteeran parte hartu nahi duenak izena eman beharko du kultura sailera mezua bidalita (
kultura@beasain.eus) edo telefonoz deituta (943 02 80 65). Gaur da izena emateko azkeneko eguna. Dohainik eta euskaraz emango dituzte azalpenak.
San Adrianera 23an
Hilaren 23rako ere beste irteera bat antolatu dute, San Adriango Erdi Aroko gaztelura. San Adriango kobazuloan egindako indusketak ezagutu eta Erdi Aroko gazteluari buruzko azalpenak emango dituzte bertan.
Dohainik da bisita, eta euskaraz. Kasu honetan ere, aurrez izena eman behar da udaletxean.