Haurrentzat mendi duatloia izango da bihar Lazkaon
LAZKAO // Antzar Korrikalariak taldeak gaztetxoentzat II. Mendi Duatloia prestatu du, biharko. 16:30ean hasiko da, Euskadi plazan. Harizti Handi parkeko basoetan barrena lehiatuko dira, korrika eta mendiko bizikletan. Hiru maila bereizi dituzte: benjam...
LAZKAO // Antzar Korrikalariak taldeak gaztetxoentzat II. Mendi Duatloia prestatu du, biharko. 16:30ean hasiko da, Euskadi plazan. Harizti Handi parkeko basoetan barrena lehiatuko dira, korrika eta mendiko bizikletan. Hiru maila bereizi dituzte: benjaminak, alebinak eta infantilak. Aurre-benjaminekin erakustaldi bat ere egingo dute, plazan. Izen-ematea proba hasi baino ordubete lehenago da, plazan.