Hip Hip Urrin 'Altxorraren bila' jokoa egingo dute
GABIRIA // Haurrei eta familiei zuzendutako Hip Hip Urri aisialdi programarekin bat egin du Gabiriak, aurten ere. Iganderako Altxorraren bila jolasa prestatu dute, herrian bertan. 10:00etan hasiko da, Ostatu aurrean. Haurrak (3-15 urte arte) kaskoan ib...
GABIRIA // Haurrei eta familiei zuzendutako Hip Hip Urri aisialdi programarekin bat egin du Gabiriak, aurten ere. Iganderako Altxorraren bila jolasa prestatu dute, herrian bertan. 10:00etan hasiko da, Ostatu aurrean. Haurrak (3-15 urte arte) kaskoan ibiliko dira, aztarna eta sari bila. Helduek (16tik gora) udal barruti osoa izango dute joko-eremu, kotxean.