Ordiziako Udalak, Elhuyar Aholkularitza Zerbitzuarekin eta Ordizian Merkatari elkartearekin batera, Euskaraz bizi, euskaraz erosi kanpaina jarri du martxan merkataritzaren esparruan euskararen erabilera sustatzeko. Kanpaina hilaren 31ra bitartean egin...

Ordiziako Udalak, Elhuyar Aholkularitza Zerbitzuarekin eta Ordizian Merkatari elkartearekin batera,
Euskaraz bizi, euskaraz erosi kanpaina jarri du martxan merkataritzaren esparruan euskararen erabilera sustatzeko. Kanpaina hilaren 31ra bitartean egingo da. Kanpainan parte hartzeko Ordiziako establezimenduetan aurkitu daitezkeen eskuorriak bete beharko dira. Euskaraz erosten duen edonork, eskuorria bete, buzoian utzi (Barrenan edo Udaltzaingoan) eta 100 euroko lau erosketa txartelen zozketan sartuko da.
Establezimenduei, euskara mailari dagokion pegatina jartzeko aukera eskainiko zaie. Horrela, bezeroari jakinaraziko zaio, denda horretan euskaraz egin dezakeela erosketa.
Azokan ere euskaraz
Horretaz gain, hilaren 26an, azoka egunean, udaleko euskara sailak postua jarriko du plazan eta
Euskaraz bizi, euskaraz erosi leloarekin sortu diren poltsak banatuko ditu dohainik beze-roak euskaraz erostera animatzeko. Azokako ekoizleak ere animatu dituzte euskararen erabilera areagotzeko.