Legazpiko Kale Nagusian Atzegiren aurtengo kanpaina aurkeztu berri dute. Laura legazpiarrak parte hartu du kanpainarako prestatu duten bideoetako batean –argazkian markoaren erdian-. Marko berbera erabiliko dute Legazpiko atzegizaleek argazki bat atera dezaten eta esker ona agertzeko txartel bat emango diete; txapak ere banatu dituzte. Atzegizaleak, finean, adimen urritasuna dutenekiko jarrera abegikorra agertzen dutenak dira. Izan ere, edonorentzat keinu goxo bat garrantzitsua bada egunerokoan, adimen urritasuna dutenentzat are garrantzitsuagoa da.