Lazkaokoa da atzo Abaltzisketan istripuan hil zen motozalea
Lazkaoko 43 urteko gizonezko bat hil zen, atzo, zirkulazio istripuan. Motorrean zihoan, eta Abaltzisketan ezbeharra izan zuen, 17:20an, Gi-3670 errepidean. Bertan hil zen. Ordiziarra zen berez Iñaki Iturriotz Zunzunegi, baina Lazkaon bizi zen. Hileta bihar, larunbata, Ordiziako elizan egingo diote, 19:00etan.
Bestetik, gaur goizean Lazkaon bertan beste zirkulazio ezbehar bat izan da, 09:50a inguruan. Gi-2120 errepideko 65,4. kilometroan, Beasainerantz, bi ibilgailuk elkar jo dute. Batek besteari atzetik eman dio kolpea, eta pertsona bat zaurituta anbulatoriora eraman behar izan dute.