Lurra dantza taldearen Garagardo Festa, gaurtik igandera
Gaur, bihar eta etzi Lurra dantza taldearen Garagardo Festa ospatuko dute Urretxuko Ederrena pilotalekuan. 18 garagardo ezberdin dastatzeko aukera egongo da eta afariak ere zerbitzatuko dituzte. Ederrena pilotalekuko ateak 18:00etan
Gaur, bihar eta etzi Lurra dantza taldearen Garagardo Festa ospatuko dute Urretxuko Ederrena pilotalekuan. 18 garagardo ezberdin dastatzeko aukera egongo da eta afariak ere zerbitzatuko dituzte.
Ederrena pilotalekuko ateak 18:00etan irekiko dituzte hiru egunetan. Aurten 18 garagardo egongo dira, iaz baino bi gutxiago. Jendeari gehien gustatzen zaizkionak mantentzea eta gutxien edaten direnak kentzea erabaki dute.
Eneko Jauregi Lurrako kideak arrakasta gehien duten garagardoak trapakoak direla aipatu du. Gehien saltzen den marka, berriz, Kwak belgikarra da. Aurten, orain arte ekarri ez dituzten bost garagardo ekarriko dituzte: Zarautz Earra, Chimay urdina, Sant Bernardus, Bavaria markako graduazio altuko garagardo bat eta Brewmaster garagardo beltza.
Prezioak iazko berak izango dira: pitxarra 3,80 euro eta zuritoa 2,20 euro. Menuaren prezioa, berriz, apur bat igoko dute. Iaz 25 euro balio zuen eta aurten, seguru aski, 26 euroan jarriko dute.
Diru horren truke, bi lagunek bapo afaldu ahal izango dute: ukondoa, patata purea, bi saltxitxa, bi garagardo eta bi postre. Patata biziak, oilasko hegalak eta Italiatik ekarritako pizzak ere egongo dira.
Bestalde, urtero bezala, pantaila erraldoia jarriko dute. Bertan, Urretxuko Euskal Jaiko argazkiak eta bideoak emango dituzte. Aurten ez da mus txa- pelketarik egongo, Areizaga plazan antolatu baitute.