Sunsundegi rallyak Zumarragan geldialdia egingo du larunbatean
Bihar Ignacio Sunsundegiren oroimenezko auto klasiko rallyaren 19. ekitaldia izango da. Ohitura den legez, parte hartzaileek geldialdia egingo dute Zumarragan. Zumarragarrek 48 auto klasiko ikusteko aukera edukiko dute: 23k erregulartasun
Bihar Ignacio Sunsundegiren oroimenezko auto klasiko rallyaren 19. ekitaldia izango da. Ohitura den legez, parte hartzaileek geldialdia egingo dute Zumarragan.
Zumarragarrek 48 auto klasiko ikusteko aukera edukiko dute: 23k erregulartasun rallyan parte hartuko dute eta gainontzeko 25ek auto klasikoen kontzentrazioan. Autoak 11:00etan abiatuko dira, Donostiako Gipuzkoa plazatik. Parte hartzai-leek 316 kilometro egingo dituzte, Gipuzkoan eta Nafarroan barrena.
Zumarragara 18:00ak aldera helduko dira. Ordu bete inguru emango dute Euskadi plazan. 19:00etan abiatuko dira bertatik, banan-banan. Rallyko parte hartzaileek Donostian izango dute helmuga. Kontzentrazioko parte hartzaileek, berriz, Zumarragan amaituko dute beraien ibilbidea. Aipatzekoa da kontzentrazioan bi zumarragarrek parte hartuko dutela: Aitor Arnaiz eta Iker Fabian, 1983ko Seat Fura batekin.
Aurkezpena
Ekitaldia asteazken arratsal-dean aurkeztu zuten Zumarragako Zelai Arizti kultur etxean. Mikel Serrano Zumarragako alkateak, Xabier Artzamendi probako zuzendariak, Elena Sunsundegi Ignacio Sunsundegi zenaren alabak, Luis Gaitan de Aiala RACVN auto zaleen klubeko zuzendaritzako kideak eta Roberto Uriarte parte hartzaileak hitz egin zuten.
Serranok biharko Motorraren Asteko azken ekitaldia dela gogoratu zuen eta antolatzaileei eskerrak eman zizkien urtero Zumarragara etortzeagatik. Gainontzeko guztiek, berriz, Zu- marragako Udalari eskerrak eman zizkioten beti proba hartzeko prest dagoelako.
Proba hau RACVNek antolatzen du, Sunsundegi zenaren oroimenez. Auto-gidari hori Irunen jaio zen 1941ean. Oso gaztetan ekin zion lehiatzeari. 1962an Jaizkibelera igoeran parte hartu zuen, Citroën 2CV batekin. Ondoren, mota guztietako probetan parte hartu zuen hamaika autorekin. Arratera igoerako lehen hiru edizioak irabazi zituen eta San Martzialera igoera, Nafarroako rallya eta Paris-Marrakex auto klasikoen maratoia ere irabazi zituen. 1997an hil zen, bihotzekoak jota, Panama-Alaska auto klasikoentzako rallyan.