Zumarragako Udalak herriko gune bati Euskaldun Berriak izena jarriko dio
Zumarragako Udalak herriko gune bati Euskaldun Berriak izena jarri behar dio. Ekimen honen helburua helduaroan euskara ikastea erabaki duten herritarrei errekonozimendua egitea da. Euskaldun berriek beraiek aukeratuko dute zein guneri
Zumarragako Udalak herriko gune bati Euskaldun Berriak izena jarri behar dio. Ekimen honen helburua helduaroan euskara ikastea erabaki duten herritarrei errekonozimendua egitea da. Euskaldun berriek beraiek aukeratuko dute zein guneri eman Euskaldun Berriak izena. Hiru daude aukeran: Sekundino Esnaola kaleko 12 eta 16 zenbakien artean dagoen parketxoa, Izazpi auzoko parketxoa ea Antioko interpretazio zentroko portxea.
Bi arrazoirengatik hautatu dituzte hiru toki hauek. Parkeak, euskara gehien bertan entzuten delako eta etorkizuna bertan dagoelako. Portxea, berriz, Antio Zumarragako leku pribilegiatua delako.
Euskaltegiko ikasleek bertan emango dute botoa eta iaz euskaltegian ibili zirenei gutun bat bidali diete ekimenaren berri emanez. Beraiek eta gainontzeko euskaldun berriek Zelai Arizti kultur etxean eman dezakete botoa. Bertako sarreran kaxa bat jarri da eta botoa datorren asteko astelehenetik ostiralera eman behar da. Ondoren, bozkak zenbatuko dituzte eta erabakia osoko bilkuratik pasako da. Izendatze ekitaldia abenduaren 3aren bueltan egingo da. Egitasmoa gaur bertan aurkeztu dute Mikel Serrano alkateak, Vicky Vadillo Euskara batzordeburuak eta Aitor Lizarazu Euskara teknikariak.