Beasaingo Errelebo Lasterketan 700 bat haurrek parte hartu dute
9:30ean hasi dira benjaminak eta 11:00etan alebinak
Beala Beasaingo lasterketa taldeak antolatuta egin dute gaur Errelebo Lasterketaren 6. ekitaldia Nafarroa etorbidearen eta Dolarearen inguruan. 700 bat haurrek parte hartu dute eskoletako Eskola Kirola jardueraren bitartez bideratutako ekintzan. Korrika egin dute guztiek lau, bost eta sei kidetako taldeetan. Bi mailatan banatu dituzte: benjaminak eta alebinak. Lasterketari 9:30ean ekin diote txikienek eta 11:00etan alebinek. Neska-mutilek talde lana egiten dute lasterketa erreleboetan izanagatik. Alberto Mella antolatzaileak adierazi duenez, “bi dira gure helburuak: korrika sustatzea eta korrika elkarlanean egin daitekeela erakustea”.