Blanco eta Rubio ordiziarrek irabazi dute Ataungo Hiru Auzoetako Korrikaldia
Ordiziarren arteko lehia izan zen, atzo, Ataungo 36. Hiru Auzoetako Korrikaldia. Gizonezkoetan, Jose Antonio Blanco Txuri nagusitu da (58:40), lasterketako 17 kilometroetan bidelagun izan zuen Alexander Oiarbide herkideari 11 segundo aterata. Hirugarren Angel Vazquez lazkaotarrak egin du.
Emakumezkoetan, Izaro Rubio ordiziarrak irabazi du (1:10:09). Maialen Muñoz ibartarra izan da bigarren (1:13:10), eta Maider Lasa tolosarra hirugarren (1:16:01) .
Ataungo lehenengoak Iñigo Dorronsoro eta Izaro Imaz izan dira. 127 korrikalarik bukatu dute proba.
- Ataungo 36. Hiru Auzoetako Korrikaldiaren sailkapena