Euskara saileko diru-laguntzak eskatzeko epea 31n amaitzen da
Hiru diru-laguntza mota eskatu daitezke Legazpiko udaletxean
Legazpiko Udaleko euskara sailak urtero ematen dituen diru-laguntzak eskatzeko azken eguna da urriaren 31, astelehena.
Euskara ikasteko diru-laguntzak barnetegietan ikastaro trinkoetan zein 100 eskola ordutik gorako ikastaroetan, auto-ikaskuntza programetan edo euskara herritik kanpo ikasten ari diren legazpiarrei emango dizkiete. Laguntzak udalerrian erroldatuta dauden pertsona fisikoek eskatu ditzakete.
Udako Euskal Unibertsitatean edo euskararen normalizazioarekin zerikusia duten bestelako ikastaroak egiteko diru-laguntzak emango dizkiete eskaera egiten duten legazpiarrei.
Errotuluak, irudi korporatiboak eta webgunea euskaraz jartzen dituztenentzako diru-laguntzei dagokienez, 2015eko azaroaren 1etik 2016ko urriaren 31ra astebete establezimenduko kanpoko nahiz barruko irudiak zein webgunea euskaraz jarri dituztenei emango dizkiete.