«Orain 40 urte eman nuen nire lehenengo euskara klasea»
Marian Bidegain (Mutiloa, 1959) bi urtez geroztik bizi da Gabirian. Orain 40 urte eman zuen bere lehenengo euskara klasea, eta ordutik ...
Marian Bidegain (Mutiloa, 1959) bi urtez geroztik bizi da Gabirian. Orain 40 urte eman zuen bere lehenengo euskara klasea, eta ordutik euskara irakasle lanetan dihardu. Maizpiden egin ditu bere ibilbide profesionaleko urterik gehienak, 37. Hamabost urtez izan zen bertako zuzendari, eta orain irakasle lanetan dabil.
Zertan aldatu da irakaskuntza euskararen alorrean?
Euskara irakasteko modua aldatu egin da, gizartea bera bezala. Ikasleen motibazioa eta premiak ere ezberdinak dira.
Zein zaletasun dituzu?
Irakurtzea, eta sudokuak eta gurutzegramak egitea.
Liburu bat.
Anjel Lertxundiren Zu.
Musika talde bat.
Ken7.
Abesti bat.
Xalbadorren heriotzean.
Janari bat.
Konpainia onean bada, edozer.
Edari bat.
Ardo zuria, Albariñoa.
Oporretarako leku bat.
Hondartza duen edozein herri koskor.
Goierriko txoko bat.
Gabiriako Murgil mendia.
Amets bat.
Euskal Herri euskalduna.
Zerk sortzen dizu irribarrea?
Nire ikasleen euskalduntze prozesuak.
Gorroto duzuna.
Handinahikeria.
Gabiriako alkate bazina?
Ez nuke Iñakik baino hobeto egingo…
Gabirian biziko ez bazina.
Lazkaon. Batetik, nire bigarren etxea hemen dagoelako, eta bestetik, oso herri bizia delako.