CAFek Saudi Arabiarako egindako trenak 2017an hasiko dira martxan
CAFek Saudi Arabiako SAR (Saudi Railway Company) konpainiarentzat egindako trenak 2017an hasiko dira bidaiariak garraiatzen. Faisal bin Bandar Riadeko printzeak gaur egin du iragarpena, tren berriaren probako lehen bidaian. Riad (Saudi Arabiako hiriburua) eta Al Majma’ah hirien arteko 200 kilometroko ibilbidea egin dute; printzearekin batera, SAR garraio-enpresa publikoko CEOa eta Rumaih Al-Rumaih doktorea izan dira, besteak beste.
CAF enpresa SAR konpainiarentzat garatzen ari den proiektuak, sei trenen hornidura jasotzen du: eguneko ibilbideko lau tren (bi tren-makina eta bederatzi kotxe), eta gaueko ibilbideko beste bi (bi tren-makina eta hamahiru kotxe). Guztira, 444 bidaiarirentzako edukiera dute eta unitateek bidaiarien garraioarekin lotutako teknologia modernoenak eta aurreratuenak jasotzen dituzte, CAFek azaldu duenez.