Uggasa Urola Garaiko Garapen Agentziak ikastaro bat jarriko du aurki martxan. Ikastaroa publikoari arreta eskaintzeko trebezia lantzera bideratuta dago eta 30 urte azpiko goi mailako ikasketarik ez duten langabetuei zuzenduta dago.
Ikastaroak norberaren komunikazio maila hobetzeko xedea du eta, bide batez, publikoari arreta emateko teknikak erakusteko helburua.
Merkataritzaren esparrura mugatu gabe, administrazioan zein arreta soziosanitarioan trebatu nahi dituzte.
Ikastaroa azaroaren 7an hasiko da eta abenduaren 12ra arte izango da. Ikastaroa hasi aurretik ikasle bakoitzarekin lanketa egingo dute nork bere abileziak antzeman ditzan. Izena emateko 943 25 00 98 telefonora deitu daiteke. Ikastaroa doan da.