Hiri antolamenduko plan berria bihar onetsiko du Zaldibiak
ZALDIBIA // Zaldibiako Udalak bihar egingo duen ohiko osoko bilkuran onartuko du Hiri Antolamendurako Plan Orokor berria, hasierako onarpena emanda. Hirigintza eta ordenazio arauak berritu ditu udalak, eta hurrengo urte mordoxka baterako garapena araut...
ZALDIBIA // Zaldibiako Udalak bihar egingo duen ohiko osoko bilkuran onartuko du Hiri Antolamendurako Plan Orokor berria, hasierako onarpena emanda. Hirigintza eta ordenazio arauak berritu ditu udalak, eta hurrengo urte mordoxka baterako garapena arautuko du. Udalbatzarra bihar 18:00etan hasiko da, udaletxean. 2017ko zerga araudia eta parte-hartze prozesu akordioa ere landuko dituzte.